XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.1. Eragingailua (A).

Barautsaren higidurak transmititzen dituen atala da.

Abiadur kaxak (2), aitzinapen kaxak (5) eta ardatz nagusi edo barauts-etxeak (15) osatzen dute.

Azkeneko honetan sartzen da barautsa, zuzenean ala barauts-etxe apropos baten bidez.

21-3. irudia 4.2. Gorputza (B).

Zulatzeko makinaren sostengu nagusia da. (21.2. irudia).

Zutabe handi batek eta lantegiaren lurrean sostengatzen duen oin batek osatzen dute.

4.3. Pieza-etxea. (C).

Zulatu behar diren piezak sostengatzeko eta lotzeko balio du.

Mentsulak (12) eta mahainak (13) osatzen dute.

21-2. irudiko makinan aginteaz (6) higi daiteke bertikalki eta zutabearen inguruan bira dezake oinaren gaina libre utziz pieza altuak zulatzeko.

21-3. irudian oina bera (9) da pieza-etxea.

5. MAHAIN GAINEKO ZULATZEKO MAKINA.

Zulatzeko makina hauk lanerako mahain baten gainean ipintzen dira.

Sentsitiboak ere esaten zaie barautsaren aitzinapena sentsitiboki egiten delako, hots, langileak aitzinapenaren palanka eragiten duen eskuan sentitzen duelako barautsak piezan egiten duen presioa (ez dute beraz aitzinapen kaxarik).

Zulatzeko makina hauk pieza ttikiak zulatzeko dira eta lasterrak, diametro ttikitako barautsak bakarrik erabil daitezkeelako (15 mm. raino).

Eragingailua bertikalki desplaza daitekeenez (H) kota alda daiteke pieza altuak zulatzeko.

(26) aginteaz finkatzen da eragingailua posizio egokian.

Ez dira gauza bera eragingailuaren desplazamendua eta ardatz nagusiaren aitzinapen higidura.

Zenbait modelotan, eragingailua bira daiteke zutabearen inguruan.

Makina hauetan abiadur kaxa (2) uhelez eta xirringa mailatuz osatuta dago; (25) agintea, motorea (1) desplazatu eta uhela ateratzeko da, hain zuzen.

6. ZUTABEDUN ZULATZEKO MAKINA.

Esan bezala, zulatzeko makina hauen gorputza zutabe handi bat da (B) eta eragingailua eta pieza-etxea sostengatzen ditu.

21-2. irudia.

Abiadur kaxak, motorez eraginik barautsaren birak aldatzen ditu.

Engranaiez osaturik dago eta abiadur aldaketa, aginteen bidez (17) egiten da.

Barautsaren aitzinapena sentsitiboki egin daiteke palankaren (4) bidez, mekanikoki bolantez (16) edo ta automatikoki aitzinapen kaxa (5) erabiltzen baldin bada agintearen (3) bidez.

Aitzinapen kaxa ere engranaiezkoa da eta motoretik zuzenean edo ta abiadur kaxaren bitartez hartzen du higidura.

Mahain gaineko makinek baino pieza handiagoak ametitzen dituzte eta 50 mm.tarainoko zuloak egin ditzakete makinaren tamainiaren eta potentziaren arauera.

Gehienetan makina hauek hozketa zirkuitoa edukitzen dute.

Ponpa batek (11) bidaltzen du likido hozkarria barautsera tututik (14) eta likido hori depositura itzultzen da beste tututik (7).

Askotan aurkitzen dira lantegitan 21-4. irudiko zulatzeko makinaren antzekoak.

Makina hauen abiadur kaxa ez da engranaiezkoa izaten, uhelezkoa baizik.

Aitzinapen automatikorik gabeak izaten dira; sentsitiboa eta mekanikoa bakarrik edukitzen dute.

32 mm. ingururainoko zuloak egin ditzakete.